Menu

Arrautza-irinetan pasatutako bakailao kokotxak

Osagaiak (4 pertsona)

  • 24 Bakailao-kokotxa
  • 3 Tipula
  • 5 Piper berde
  • 7 Baratxuri-atal
  • Irina eta irabiatutako arrautza (arrautzaztua egiteko)
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Perrexila

Elaborazioa

Piper purea egiteko, piperrak garbitu eta labe xafla batean jar itzazu. Ondu eta oliba olio apur bat bota. Labea aurretik berotuta egonda, 190º-ra labekatu 30 minutuz. Labetik atera eta epeltzen utzi. Piperrak eta baratxuriak zuritu eta irabiatzeko edukontzi batean bota. Ondoren, birrindu itzazu irabiagailu elektrikoa erabiliz. Piper purea bero mantenduz gorde.

Tipulak zuritu eta moztu juliana erara. Zartagin batean olio apur batekin  sueztitzen jarri eta ondu ostean gorde.

Azalak kendu eta kokotxak ondu. Pasa itzazu irina, irabiatutako arrautza eta txikitutako perrexiletik. Gainerako baratxuriak zartagin batean olioarekin txigortu. Kokotxak minutu eta erdiz frijitu alde bakoitzeko.

Arrautza-irinetan pasatutako bakailao-kokotxak zerbitzatu piper-purea eta txigortutako tipularekin. Azkenik, perrexilarekin apaindu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies