Arkume-hankatxoak

Osagaiak (4 pertsona)
- 12 arkume-hankatxo
- 10 Piper txorizero
- 2 Tipula gorri
- 4 Baratxuri-atal
- Irin-koilarakada 1
- Ura
- Oliba olio birjina
- Gatza
- 20 Piperbeltz zuri-ale
- Kaiena 1
- Erromeroa
- Perrexila
Elaborazioa
Ura irakiten dagoela, hankatxoak lapiko batean zuritu gatz apur batekin. Lohikeriak baztertu ondoren, 10 minutuz, presio eltzean egosten jar itzazu gatz pixka bat eta piperbeltz-zuri aleekin. (Salda gorde ezazu).
Zurtoina eta pipitak kendu piper txorizeroei. Kazola urez beteta dagoela egosten jarri 10 minutuz. Xukatu, haragia baztertu, txikitu eta gorde ezazu.
Tipulak txikitu eta kazola batean suestitzen jarri, ondoren, baratxuriak txikitu eta gehitu. Piper txorizeroen haragia erantsi eta ondo nahastu. Kaiena eta irin koilaratxo bat bota eta ondo sueztitu. Pixkanaka hankatxoen salda gehitu eta saltsa irakitzen utzi 4 edo 5 minutuz.
Saltsa birrindu eta hankatxoak gehitu. Utzi 4-5 minutuz gisatzen eta edukontzi zabal batean jarri. Perrexil eta erromero adaxka batekin apaindu.
Aholkua
Lehortzeko piper txorizero onenak aukeratzeko, finenak erosi, jada lehorrak daudenak eta puntan arreta jarri; onenak lau puntetan bukatzen dira.