Menu

Antxume errea panadera patatekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • 1,5 kg-ko antxume 1
  • 3 baratxuri-atal
  • Pikilloko 12 piper
  • ozpina
  • oliba-olio birjina
  • gatza
  • perrexila

Panadera patatak egiteko:

  • 4 patata
  • Tipula 1
  • Piper berde 1
  • 2 baratxuri-atal
  • oliba-olio birjina
  • gatza

Elaborazioa

Antxumea ondu, jarri labeko plakan eta olio-zurrustada bat bota iezaiozu. Nahastu itzazu baratxuri-atalak ozpinarekin, eta dena txiki-txiki eginda isuri ezazu antxumearen gainetik.

45-60 minututan zehar 180 gradutan labekatu. Saltsa kazolatxo batera pasa, eman iezaiozu irakinaldia eta gorde.

Panadera patatak prestatzeko, tipula eta piperra juliana erara txikitu eta baratxuriak moztu. Jarri guztia zartagin batean olioarekin sueztitzen. Patatak zuritu, moztu itzazu gutxi gorabehera zentimetro bateko ilargi-erdi itxurarekin eta gehitu. 15 minututan zehar guztia ondu eta kozinatu.

Pikilloko piperrak zartagin batean olio-zurrustada batekin saltea itzazu.

Antxumea panadera patatak eta pikilloko piperrekin batera zerbitzatu. Antxumearen zukua saltsa bezala erabili.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies