Menu

Andre Maria Zuriaren jaiak

Andre Maria Zuria birjinaren ohorean egindako jaiak, 1884. urtetik  Gasteizen (Araba, Espainia) ospatzen dira.  Bezperan, abuztuak 4, ematen zaie hasiera jai hauei  Andre Maria Zuriaren Plazan. Plaza hau hiriaren zentroan kokatzen da, bertan milaka gasteiztar biltzen dira Zeledonen jaitsierarekin festei hasiera emateko. Zeledon, garai bateko arabar baserritarra irudikatzen duen, eta Plaza polea-sistema baten bidez gurutzatzen duen panpina da. Beranduago, panpinaren lekua pertsona batek hartu ondoren eta hau San Miguel elizara iristen denean, aurreskua dantzatzen zaio, eta hitz egin ostean ,gasteiztarrek behin eta berriz  Gora Gasteiz! Gora Zeledon! oihukatzen dute. Puruak ere pizten dira eta milaka cava botila irekitzen dira. Gazteek ura eskatzen dute plazako inguruko kaleetan eta azkenaldian zentroko iturrietan ere bainatzen dira. Horrela hasten dira irailak 4tik 5era irauten duten festak, 5.eguna Andre Maria Zuriaren eguna delarik.

Festa hauetan koadrilen blusak protagonistak dira eta haiekin  gasteiztarrak talde ezberdinetan multzokatzen dira. Bestetik,  jantzi tipikoekin jazten diren gasteiztar hauek, zenbait ekintzetan parte hartu eta antolatzen dituzte, horrela kaleak girotuz. Egun hauetan hiri guztian zehar, zenbait espektakulu, kontzertu eta berbena antolatzen dira. Orkestrak eta txarangak 24 orduz kaleetan zehar aritzen dira, bereziki Alde Zaharretik –dibertsioaren gune nagusia–. Azokak eta barrakak, zezenketak, su artifizialak eta suzko zezenak ere antolatzen dira. Goizetan bigantxak izan ohi dira. Tradizionalenentzat, abuztuak 4an argiontzien prozesioa gauzatzen da, 1895ean ezarritakoa. Bertan, bitxi preziatu horiek ikus daitezke.

Abuztuaren 7an Zeledon Txiki ospatzen da, umeak protagonistak diren  Zeledonen jaitsieraren berregitea. Festa hauetan umeentzat hainbat jarduera antolatzen dira. Bestalde, abuztuak 8a blusa beteranoari eskainia da, eta kaleak 60ko hamarkadako kuadrillako blusa daramaten  hirugarren adineko gasteiztarrez betetzen dira. Azkenik, abuztuaren 9an –tradizionalki Zerriaren eguna deitzen den eguna–, kuadrillak irinez zikinduta kalejiran desfilatzen dute. Euskal ekintza kulturalak ere bultzatzen dira, esku-pilota eta bertsolaritza txapelketekin, eta trikitixa kontzertuekin.

 Hiritartasunak garrantzi handia du festa hauetan, izan ere, gasteiztarrak dira ekintzetan parte hartzen dutenak. Horrez gain, anfitrioi eta gida onak dira egun hauetan haien hiria ezagutu nahi dutenentzat.

Festa-algaraz gain, garrantzi handia dute abuztuak 4 eta 5eko funtzio erlijiosoek, izan ere, milioika gasteiztar biltzen dira hauetan. Andre Maria Zuriaren Kofradia, Gasteizko elizbarrutiaren babespean,  ospakizun hau gauzatzeko ezinbestekoa da.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies