Menu

Alardeak

Alardea Euskal Herriko herri batzuetan egiten diren jai giroko desfileak dira, arma eta uniformedun gudariz jantzitako pertsonez osaturiko desfile baten inguruan.

Euskal Herriko garai bateko antolakuntza militarrean, udalerri eremuko miliziek garrantzi handia zuten. Alkatea bera zen milizien buruzagia eta, miliziak beti prest izan behar zituen, aldizka ikuskapenak egin behar zituztelako. Ikuskapen horiek, askotan, herriko jaietako osagai bihurtu ziren. Funtzio militar berezia galdu ondoren, zenbait herritako festetako ospakizun eta ikuskizun nagusi dira, bertakoen eta kanpoko ikusle nahiz turisten erakarle, batzuetan garaipen desfilearen itxuraz (Hondarribia, Irun), beste batzuetan gudu irudikapen gisa (Antzuola). Euskal Herriko alarde batzuk gudu jakin baten oroitzapenez egiten dira, hala nola Irungoa (San Martzialeko gudua, 1522), Hondarribikoa (1638ko setioa), Antzuolakoa (921, Valdejunquerako gudua?) eta Tolosakoa (1321, Beotibarko gudua).

Elorrion ere ospatzen da alardea. Donostiako danborrada alardea ote den eztabaida dago, gehienen ustez desfile irrilaria baita, armada eta gudariez trufa egiteko. Tradizioz, gizonak ziren alardeetan gudari jantzita parte hartzen zutenak, eta emakumeek rol folkloriko betez parte hartu izan dute (kantinera gisa, besteak beste). XX. mendearen amaieratik, Irunen eta Hondarribian gizon eta emakumeen alarde mistoen konpainiak sortu dira, eta herri horietan ika-mika bizia sortu da: alarde tradizionalaren aldekoak, batetik, eta berdintasunezkoaren aldekoak, bestetik.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies