Menu

Ahari-jokoa

Ahari-jokoa, ahari-talka edo ahari-topeka Euskal Herriko joko tradizionala da, non bi artzainek prestatutako ahari aurrez aurre jarri eta borrokari egiten dioten, apustu bat tarteko gehienetan. Jokoa zortzi kintze edo ekitalditan zehar burutzen da; ekitaldi horietan zehar irabazi-talka edo topekada gehien jo dituen ahari-jabeak irabazten du; kintze batean, ahari batek atzera egiten badu, jabeak aharia hartu eta berriz bestearen aurrean jartzeko aukera du.

XX. mendearen bukaeratik, ahari-jokoak eztabaida bizia sortu zuen, animalien eskubideen aldeko eta jokoaren tradizioa aldezten dutenen artean. 2007 urtean, Eusko Jaurlaritzak Iurretako jaietan ospatzen ziren ahari-jokoak debekatu zituen.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies